Ez da kasualitatea

Ez da kasualitatea

Sarrerak ikusi
Ez da kasualitatea

Ez da kasualitatea

Biteri kultur etxea. Nafar kalea. Mapa ikusi


Online salmenta itxita.

Informazio gehiago jasotzeko ekitaldiaren antolatzailearekin harremanetan jarri.

Antolatzailearen datuak "Antolatzailea" eremuan daude.

Deskribapena

"Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua da. Lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa+gitarra edo biolina + gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu "Ez da kasualitatea": umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

Bertsolariak: Uxue Alberdi,  Onintza Enbeita, Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Musikariak :Ixak Arruti gitarra eta Gari Otamendi bioliña

Iraupena: 90 min.

Kasu honetan antolatzaileak ez du zehaztu adingabekoen politikarik sarreran, zalantzarik izan ezkero zuzenean antolatzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu.

Bideoa

4 Iritziak Iritziak ikusi

Iritzia balioztatuta2021/09/29 egunean joan zen
Earra!!!!
Izugarri gustatu zitzaidan saioa, oso gustora egon nintzen hasiera hasieratik. Ikuskizun konpletoa, musikariak bikain, aurkezlea bikain eta 4 bertsolari puska horiek, earrak!!!! Oso giro politta sort Gehiago irakurri zen atzo Biterin, berezia, emakumeak izateak zerikusi handia duena, ziur aski. Ez da kasualitatea! Zorionak den denoi!!!!
Kistiñe Lujanbio
2021/09/30
Iritzia balioztatuta2021/09/29 egunean joan zen
emakumeak oholtzan
Ederra, plazerra eta gozamena une oro! Bejondeizuela neskak!! Eskerrik asko. Gehiagorako gogoz.
Txiber
2021/09/30
Iritzia balioztatuta2021/09/29 egunean joan zen
Ez da kasualitatea
Ederra, bertsoak musikatuak ideia oso ona ta bertsolaeriak gehi jartzailea primerakoak!!
Manoli
2021/09/30
Iritzia balioztatuta2021/09/29 egunean joan zen
Modernitatea
Bertsoa eta musika bat egin da. Bertso onak musika ederrarekin.
Ana
2021/09/30

Partekatu

Antolatzailea

Hernaniko Udala

Xehetasunak ikusi